Testu mota asko aurkituko dituzu: Albisteak, iritzi testuak...baina batez ere nire irudimenak sortutako testuak. Beraz, disfruta ezazu Nire adimenaren egoitza honetan...
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com
Asteartea, 17 de urtarrila de 2006
Gorputzean zehar
hotzikara bat sentitzean
Begiak itxi eta
mundua desagertzen denean
Gizakia benetan den
baino hobea ikustean
Zure bizitza mehatxatzen
duten mamuak desagertzean
Doinuak zure gorputza
bere egin eta harrapatzean
Hori guztia gertatzen da
Musika entzutean
Por: Oier | Musika | Comentarios (0) | Referencias (0)
Larunbata, 14 de urtarrila de 2006
Tarot-a 78 kartak osatzen dute. Bi motatako kartak aurkitu ditzakegu. Alde batetik, arkano gorenak daude. 22 karta dira eta bakoitzak pertsonai ezberdin bat ordezkatzen du. Pertsonai hauek bizitzaren eta izaeraren aspektu guztiak ordezkatzen dute. Bestalde, arkano txikiak daude. Hauek, besterik gabe, beste karta guztiak dira. Hau da, urreak, kopak, makilak eta espatak.
Urte askotan zehar pentsatu da Tarot-a Erdi Aroan sortu zela, baina, Egiptoko piramideetan arkano gorenen irudiak aurkitu zirenetik jatorria nahiko iluna da. Okultismoaren historialariek ez dira ados jartzen bere jatorria azaltzeko unean. Tarot-a etorkizuna igartzeko erabiltzen da, eta gaur egun, oso zabalduta dagen teknika da. Tarotaren kartak botatzeko modu asko daude eta karta bakoitzak gauza ezberdinak esan ditzake. Bestetik, Tarot-a etorkizuna antzeman arren, kontuan eduki behar da, etorkin hori orainaldian dagoen egoeraren arabera egiten dela, beraz, ez da etorkizun itxia. Aldatu daitekeen etorkizuna da. Tarotaren kartak, tradizioz, oihal beltzezko poltsatxo batean gorde behar dira, bibrazio txarretatik babesteko.
Por: Oier | Okultismoa | Comentarios (0) | Referencias (0)
Ostirala, 13 de urtarrila de 2006
Gaur ostiralak 13 da. Beharbada, gehinentzat data hau ez du ezer berezirik esango. Baina, Europako herrialde askotan ostirala 13 hemen asteartea eta 13 izango balitz hartzen da eguna. Beraz, zorte txarreko eguna izan ohi da.
Ostiralare 13ren mitoa 1307. urtetik dator. Izan ere, urte horretako urriaren hamahiruan, ostiralean jausi zen eguna, Tenplarioen ordena desagertzen zen. Tenplarioek botere asko lortu zuten Europan. Orden erlijiotsu bat ziren baina, aldi berean, militarrak, zaldunak ziren. Lehenengo gurutzadaren ondoren agertu ziren eta hasieran, bidaiariak babesteko helburua zuten soilik. Baina, pixkanaka gero eta botere gehiago hartzen joan ziren eta estatuak kontrolatzera heldu ziren. Frantziak, zor handia zeukan beraiekin eta Felipe IV.ak, Frantziako erregeak, Clemente V Aita Santua konbentzitu zuen Tenplarioen kontrako auzi bat hasteko. Erregeak, herejeak zirela, gurutzearen gainean txistua botatzen zutela eta sodomia praktikatzen zutela salatu zuen, eta Clemente V.ak Frantziara oso hurbila zenez sinetsi egin zuen. 1307ko urriaren hamahiruan Frantzian zeuden 140 tenplarioak aldi berean atxilotuak ziren eta Inkisiziora eraman zituzten. Horrela, torturatu ondoren zaldun gehienek errudun zirela “aitortu” zuten.
Horrela, ordenaren desegitea etorri zen.
Herritarrek, Ordenaren bukaera seinale txar bat moduan hartu zuten eta egun horretatik, ostirala eta 13 denean, zorte txarreko eguna bezala hartzen da.
Por: Oier | Okultismoa | Comentarios (0) | Referencias (0)
Astelehena, 02 de urtarrila de 2006
Urte berria bizi berria, edo hori behintzat, esan ohi da. XX. mendeko asmakizunik handienetariko batek esaera hori praktikan jarriko du. Izan ere, gure betiko telebistak aro berriari helduko dio digitala bihurtuz.
Horrela, Lurreko Telebista Digitala (LTD) jaioko da. Abantailarik nagusiena, ikusleen aldetik, kate kopuruaren igoera ikaragarria izango da. Esaten duten arabera ia mila kate ezberdin ikusi ahalko dira. Argi dago kate kopuru erraldoi bat dela. Beraz, mila kate izanik telebistaren eskaintza handiagoa izango da. Ala ez?
Gaur egun, gure telebista piztean, kate ezberdinetan programa berdintsuak aurkitu ditzakegu. Adibidez, aste barruko edozein egunetan, goizeko hamarretan bihotz- programak aurkitzen ditugu. Beno, beharbada, ikusle mota kontutan izanik ordu hauetan saio horiek eskaintzea normala da. Baina, arazoa dator, arratsaldea heltzen denean. Normalean, umeek arratsaldeko bostak eta seiak artean irteten dira.
Eta, normalean, gehienek, telebista pixka bat ikusteko gogoekin heltzen dira etxera. Baina, umeentzako zen ordutegi hori orain, bihotz-programek betetzen dute. Eta, arratsalde osoan zehar daude horrelako programak edozein katean. Prentsa arrosan oinarritzen diren programek gure telebistak inbaditu dituzte eta gu ez gara konturatu. Edozein ordutan edozein kateetan aurkitu ditzakezu “El diario de…” programak.
Beraz, nik beldurrarekin begiratzen dut LTDa. Hainbeste kate ezberdin edukita eta bihotz-programek guztiak inbadituko dituzte? LTDa, teorian, kate aniztasunaren eta, beraz, programa aniztasunaren abantaila dauka. Baina, abantaila hori bere kontran bueltatu daiteke. Kate ezberdinek programazioa egiterako orduan ikusle mota ezberdinak kontutan eduki beharko lituzkete, eta horretan oinarrituta, programazio anitz eta ezberdin bat egin beharko lukete. Bestela, orain gertatzen dena gertatuko zaigu: gure telebista maitea, programa txarrez bete dela, eta txarrena, programa horiek mota berdinekoak izanik, kate guztiak kutsatu direla.
Horregatik, nik espero dut, kateek LTDren abantaila ezberdinak ikustea eta erabiltzea guztion onerako. Telebista, desinformazio eta “des-hezkuntza” tresna bat ez bihurtzeko. Zorte on LTD.
Por: Oier | Iritziak | Comentarios (0) | Referencias (0)
Igandea, 18 de abendua de 2005
Urtea bukatzen ari da eta horrekin batera gabonak gero eta hurbilago daude. Leku guztietatik alaitasun kutsu bat aurkitu daiteke. Familiarekin elkartzeko egunak dira, lagunekin egoteko, afariak ospatzeko... gabonak, gure barnean dugun hoberena ateratzen dute, baina azken urteotan aldaketa nabaria jasan dute gabonek. Urtero esaten da berdina: kontsumismoa igotzen dela, jai hipokritak direla...e.a. Baina gero eta gehiago ikusten da hori. Gabonak ez dute gure barnean dagoen hoberena ateratzen, lehen gertatzen zen bezala. Orain, "gabon modernoak" heldu dira. Garratntzitsua, kontsumismoa da. Ondo jatea, opari garestiak egitea eta abar luze bat.
Gaur egungo gizakiok gauza materialetaz arduratzen gara gehienbat. Eta, gabonak, materialismo hori gutxitzen zuten jaiak izan ohi ziren. Alaitasuna leku guztietatik zegoen lehen. Baina, orain gutzi hori aldatu da. Gabonak, urteko denboraldi kontsumistena bihurtu dira. Kontsumitzea da garrantzitsuena eta arduratzen gaituen bakarra.
Asko aldatu dira gabonak. Kontsumismoaren egoitza bihurtu dira. Gure erruz, eta hori da tristeena.
Por: Oier | Klasekoak | Comentarios (0) | Referencias (0)